DOA Kolonbian

2001. urtean Magdalenako Lios herriko (Colombia-Kolonbia) emakume talde bat hainbat ekimen bultzatzeko antolatu ziren; partehartze sozialean, garapen sozialean herrikoiean oinarrituz. Honen ondorioz Fundación de las Mujeres de la Provincia deituriko GKE bat sortu zen, gaur egun erarte 13 herrialdetako ongizate biosoziala sustatze-lanetan ari den.

 

Egindako ekimenak:

  • Haurdunentzako eta bost urtetik beherako haurrentzat mikronutrienteen eskeintza eta des parazitazio proiektua
  • Zitologia proiektuak
  • Emakumeentzat umetokiko trompa-lotura kanpaña (antisorgailua)
  • Preserbatiboaren erabilpenaren sustapena
  • Osasunaren prebentzio eta uztarpenean oinarritutako heziketa lana
  • Aisialdia egoki erabitzeko eta sustantzia psikoaktiboen aurkako kanpaña
  • Herritarrentzat psikologia galdetegi

 

colomreparto de sillas

 

Talde honen lanketa sozial zabala dela eta, bertako eremurako lan-sortze iturri bihurtu dira. Dagoeneko 90 lanpostu zuzen, eta 50 ez-zuzen sortu dituzte, psikologoz, odontologoz, erizainez, abokatuz, gizarte langilez, nutrizionistaz, osasun uztartzailez osotutako lantaldea izanez.

Pando da arazo gehien dituen auzoetariko bat, non drogamenpekotasuna eta langabezia ume gehienen egunerokotasunean dauden. Mujeres de la Provincia Fundazioak, elikadura egoki eta heziketa lanetan dihardu, ume hauek aurrera ateratzeko asmotan.

Horretarako, baldintza oso txarretan dagoen “Hogar de la Union” izeneko zentru bat berreraiki beharra dute. DOAk zentrua berreraikitzeko behar den dirulaguntza lortzeko hitza eman du, eta horretarako 2005eko Gabonetan Toki Alaiko merkatuan irabazitako dirua eskeini du.