DOA Aurkezpena

DOA (“Denok Osasunaren Alde – Todos por la Salud”) 2002an Donostia-San Sebastián-en sortutako Garapenerako Gobernuz Kanpoko Erakundea (ONGD-a) da. Eusko Jaurlaritzaren Elkarte Erregistroan, 1go Sailean AS/G/09718/2002 zenbakiarekin behar bezala erregistratua dago, baita Espainikako Nazioarteko Lankidetzarako Agentizari (AECID) dagokion Espainiako Garapenerako Gobernuz Kanpoko Erakundeetako Erregistroan ere.

Lehen boluntarioak osasun-sektorearekin lotuta zeuden eta, bere espiritu solidarioagatik, bere motibazioa aktiboki kanalizatu nahi izan zuten baliabiderik gabeko pertsonentzako arreta kirurgikoan espezializatuko lanetan, osasun-langileen heziketan eta esperientzia-trukaketan, emakume eta indigenentzat arreta integralean, lehenik Guatemalan eta, 2005etik aurrera, baita ere Bolivian.

128.2

Hasieran, Elkartea formalki osatu arte beste elkarte batzuekin lan egin zuten, gaur egun Gipuzkoan, Bizkaian, Araban eta beste hainbat tokitan kokatutako taldeen elkarlanean oinarritutako elkartea osotu zen arte. Apurnaka gure ONGD-ari ekimen berriak gehitzen joan zitzaizkion, gure eragin-eremuetan garatzen dugun osasun-lanerako osagarri bezala, adibidez odontologia, heziketako eta lanbide-heziketako proiektuak besteak beste. 

DOAren hamasei urtetako ibilbidean, Bolivia eta Guatemalako programetan parte hartzeko 2.600 boluntario mugitu ditugu; 20.000 paziente ikusi dira kontsulta medikuan; 7.000 ebakuntza kirurgiko, 5.500 tratamendu odontologiko, 6.000 ekografia eta ikerketa erradiologiko burutu dira. 

Egin ditugun lanen artean, eraikin desberdinen zabaltzea dago: Ikastetxe bi, Guatemalan (San Ixtan, Jutiapa-ko Departamentua) eta Bolivian (Trinidad, Beni-ko Departamentuan), 96 oheko ospitalizazio pabiloi bat (Trinidaden, Beni-ko Departamentuan) eta ebakuntza-gela bat bere 24ko oheko ospitalizazio pabiloilarekin Bolivian (San Ignacio de Moxos-en, Beni-ko Departamentua).

Educación especial, área rural en el Beni, Bolivia

Heziketa-arean, bi liburutegi eta ludoteka bat prestatu ditugu Guatemalan; martxan jarri da 3 ikastetxetan automotorreko mekanika espezialitatea (Guatemalan bat eta Bolivian bitan); eta ezgaitasunen bat duten umeentzako heziketa bereziko bi eskola indartu dira.

Helburu nagusienetakoa da bertako profesionalen heziketa eta esperientzia trukea. Espainian erabiltzen diren teknika kirurgikoetan eta erizaintza lanetan oinarritutako heziketa praktikoa eskeintzen zaie, profesional lokalen sustapenean lagunduz. Hezitako profesional lokalak 2.000 baino gehiago dira.

Baliabide gabeko gazteei bideratutako beka programa bat sortu da.

Baliabide gabeko medikuek espezialitate bat jasotzea ahalbidetuko duen espezialitate beka programa bat sortu da. Gazte hauen gerorako konpromisoa, beraien jatorrizko herrialdeetan lan eginez eremu hauen bizi baldintzak hobetzea litzateke.

Por una sonrisa...

2010ean ofizialki sortu zen eta behin betiko DOA-BOLIVIA Fundazioa - herri horretako lanaren kudeaketa hobetze asmotan. Horrela, Osasun eta heziketa arloan herritar lokalek protagonismo guztia hartzen dute, pertsonal boliviarra izanez kudeaketa osoaren arduradun.