DOAk eta Rurrenabaque Udalerriak (Bolivia) lankidetza-hitzarmena sinatu dute

 

Gaur, maiatzak 20, DOAk eta Rurrenabaque Udalerriak (Beni, Bolivia) lankidetza-hitzarmena sinatu dute.

Lucía Elorriaga doktorea (DOA-Boliviako lehendakari gisa) eta Hon. Elías Morenok (udal alkate gisa) bi erakundeen arteko lankidetza hitzarmena sinatu dute baliabiderik ez duten pertsonei arreta kirurgikoa emateko eta tokiko osasun-langileen prestakuntza jasotzeko kanpaina aurrera eramateko.

Firma acuerdo Rurrenabaque 20.05.2023 1

Firma acuerdo Rurrenabaque 20.05.2023 2

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

  


Gurutzetako Ospitaleak 4 ekografo dohaintzan ematen ditu, Siriako Ospitaleetan erabiltzeko

 

Lan solidario handia Gurutzetako Unibertsitate Ospitalearena eta Ingeniaritza Biomedikoko Zerbitzuarena, 4 ekografo prestatu eta dohaintzan emanez. Siria da bere berehalako helmuga, bertako biztanleek giza hondamendia jasaten baitute.

DOAk, Siriako Herriari Laguntzeko Elkartearekin (AAPS) batera, dagoeneko bidali ditu joan den otsailean izandako lurrikarak kaltetutako Siriako ospitaleetara jasotako 4 ekipo eta bestelako dohaintzak.

Eskerrak eman nahi dizkiogu Gurutzetako HUri.

WhatsApp Image 2023 04 21 at 12.52.37

WhatsApp Image 2023 05 14 at 21.07.45

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

  


DOA - 2023ko Urteko Batzarra


Guatemalan eta Bolivian hurrengo proiektuak diseinatzen


Joan den martxoaren 11n, Gasteizen, gure GKEaren errealitatea aztertu genuen eta Guatemala eta Boliviarako proiektuak diseinatu genituen:

 

- Behar bereziak dituzten haurrak Bolivian integratzeko Hezkuntza Bereziko Proiektua
- Emakumearen kanpaina Trinitatean (Bolivia): zerbix-PAP zitologia eta mamografia, Caritasekin eta Ama-H-ekin lankidetzan
- Kirurgia orokorra, ginekologia eta traumatologia Guatemalan (Retalhuleu eta Antigua)
- Traumatologia pediatrikoa, kirurgia orokorra eta ginekologia Beni-Bolivian.


Urteko lehen proiektua: kanpaina kirurgikoa Rurrenabaqueko Ospitalean, ekainaren 23tik aurrera!

 Junta anual 11.06.23 1Junta anual 11.06.23 2